2006/09/27

Urtean zeharreko 25. eguastena II

J---ren hiletetan…

2006/09/27


Senideok: hildako gure senideak betiko agurtzerakoan, Jainkoaren gogoramena egiten dogu. Indartsua da bizitza, eta ames handiz egiten deutsogu harrera on. Baina indartsuagoa da heriotzea —esan geike— haren inguruan hildakoaren etxekoak ez eze, lagunak, auzoak eta etxekoen lagunak-eta alkartzen dauz-eta.

Sinistunak garala dinogu. Zenbateraino eskertzen ete deutsogu Jainkoari bizitzearen hain erregalu handia? Eta zenbateraino eskertzen deutsoguz gure maiteen, eta batez ere sortu gaituenen bizitzea?

Bizitzaren-Heriotzaren inguruan sinismenaren argitasun bila joten dogu, eta Jainkoak bere Berba haragituaren argitasuna emoten deusku: bere Semearen bizitza.


La fuerza de la vida —tal vez mayor la de la muerte— nos lleva a arroparnos en los ambientes de fe. Confesamos, como creyentes, que la vida es un enorme regalo que apenas sabemos agradecer a Dios, nuestro Padre. Pero, al acercarnos a él mediante la celebración de los misterios de la muerte y resurrección de su Hijo, podemos descubrir que somos capaces de agradecer la vida no sólo propia, sino también la de nuestros seres queridos y, sobre todo, la de aquellos de quienes hemos recibido la nuestra. Y, al hacerlo, nos ponemos a la escucha de lo que el Padre, que inicia y plenifica toda vida, nos dice en su Hijo: Palabra hecha carne.


Jainkoaren berba honetan hauxe aitatu jaku gaur: jakituriak, Jainkoaren ezaupideak, aberastasunetik haina egon behar dauela txirokeriatik hasago. Jainkoaz ahanzteak norbere burua jainko bihurtzera garoazela, eta ingurukoak menpean hartu gura izatera. Eta zelango aginte-gosea dagoen gure artean, ezta? Hartu daigun gogoan Jainkoaren seme-alaba izatea: alkarren senide.

Eta ebanjelioan, Jesusek zelan dauan bere uste osoa geugan aurkitu dogu: bere eginkizuna, eta lur honetan bere aginte bardina, geure esku izten dau: deabruak uxatzea, gaisoak osatzea…

Baina harrigarria! Hori onartuko ez dauanaik ere aurkituko dogula dinosku.


Esa Palabra que hemos proclamado tanto del Libro de los Proverbios como del Evangelio nos ha presentado el valor de vivir alejados tanto del engreimiento que puede producir la riqueza como de la maldad que puede provocar la pobreza; y la alegría que suscita la tarea que Jesús nos encomienda, que no es otra que el anuncio del Reino, anuncio al que acompañan los signos de la expulsión de demonios y la curación de enfermedades. Pero nos advierte ante la posibilidad de que habrá quienes rechacen la irrupción de ese reino en su vida.


Eskertu deiogun, ba, Jainkoari sinismenean senide izan dogun J.k bizi izan dauan bizitza, eta egin dauan guztia, eta beretzat bizitza osotua eskatzerakoan, esan deiogun bere berbearen entzule eta betetzaile gartsu izan gura dogula:

Zure uste ona geugan jarri dozun Jesus jauna:
ondo ezagutzen dozuz gure gose-egarriak,
handigureak eta alkar zapaltzeak;
baina baita gure barru ona ere, senide gaituzu-ta.
Zabaldu gure gogo-adimenak zeure berbeak argitu gaizan
eta jainkozaletasunak indartu;
ez gaiezala ondasunek harrotu ez aginteak itsutu
ez beharrizanak txarkeriara bideratu,
gugan jarri dozun uste ona gauzatu ahal izan daigun
.